Hogeita hamabost urte pasa dira. Gaurko egunean, 1976an, greba orokor baten manifestazioei erantzunez bost langile hil zituen
espainiar polizia militarrak Zaramagako Asisko San Frantzisko elizan.
Gasteizen izan zen. Greban zeuden langile asko Zaramagako Asisko San Frantzisko elizan bildu ziren. Espainiako polizia militarrek eliza gaseztatu zuten jendea irten arazteko eta bertan zeuden 5.000 lagunak irteten hasi zirenean, tirokatu zituzten. Bost langile hil ziren eta
ehundik gora zauritu. Orduko segurtasun-indarren burua Manuel Fraga Iribarne ministroa zen.
Lluis Llach kantautore kataluniarrak biktimen omenez kanta hunkigarri bat konposatu zuen gau hartan bertan. Nire belaunaldikoek 18 urte genituen orduan. Gutako askok emozio dardara sentitzen dugu oraindik doinu hori entzuten dugunean.
Denok daukagu zer barkatu eta barkamena eskatzeko arrazoiak. Zauriak isteko modu bakarra izango da. Baina ez da komeni ahaztea. Gogora dezagun. Berriro gerta ez dadin.
2011/03/03
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario