Ordiziako Jakintza ikastolak emandako aurrerapausoa aipatzekoa da. Duela urte batzuetatik IKTen esparruan aintzindari dira, eta oraingoan ere horrela izan da: software askearen aldeko apostu erabatekoa egin dute, eta hemendik aurrera Windows alde batera utzita, Gnu-Linux oinarria duen Ubuntu izango da ikastetxeko ordenagailuetako sistema eragilea.
Erabaki horrekin batera Windows-ekin erabili daitezkeen software libreko aplikazio garrantzitsuenen gida jarri dute ikastolako webgunean. Hor azaltzen diren aplikazio asko aipatu izan ditut lehenago eta blog honetako baliabideen artean aurki ditzakezue. Beste batzuk, ordea, frogatzeko ditut, eta ezagutzen ditudan heinean, linkak jartzen joango naiz.
Blog hau eskolako IKT jardueran laguntza izateko sortu zen eta horrela izan zen lehenengo hilabetetan. Piskanaka, ordea, beste norabide bat hartzen joan zen eta gero eta toki gehiago hartu zuten bestelako gaiek. Orain, beste era antolaketa bat dagokio.
No hay comentarios:
Publicar un comentario