skip to main
|
skip to sidebar
web urratsak eta ni
2009/07/23
Elegantziaz zahartu
© cc-by-sa
Arantza San Sebastian
|
10:39
Gaia:
gogoeta
Azken garaian maiz pentsatzen dut zahartzaroaz. Duela sei urte -esaterako- baino askoz gehiagotan. Kalean, edo parkean, edo terraza batean nagoela, gero eta sarriago aurkitzen naiz zaharrek egiten dutenari erreparatzen... eta aztertzen. Askotan hitz egiten dugu horretaz lagun artean. Eta gutxitan, edo inoiz ez, asmatzen dugu ezer. Jakin, badakigu lehenago hiltzen ez bagara, zahartzea tokatuko zaigula. Beraz, zahartzaroak ez du irteerarik. Horregatik, gaiaz pentsatzen dudanean ez da aroari irteera aurkitzeko, bidea egiteko baizik. Hasieran esaten nuen orri batean apuntatuko nuela zer ez nuen egingo zahartzen nintzenean, zer saihestuko nuen, besteengan ikusitako jokaera desegokiak, alegia; eta orri hori egunero irakurriko nuela eta lagunei gogoratzeko eskatuko niela ahazten bazitzaidan. Baina gero konturatu nintzen horrek ez zuela askorako balio izango, arrazoimena saretzen hasten zenean, batez ere. Kontua -ez ahaztu- elegantziaz zahartzea da. Ondoren, pentsatu nuen ohitura on batzuk behin eta berriz, oso finkatuta izan arte, praktikatzea neurri aproposa izan zitekeela. Horrela, jokabide egokiak erabat barneratuta izatean, betiko (hil arteko) nireak izango liratekeen. Baina gero eta gehiagotan aurkitzen ditut kontrakoa adierazten didaten ereduak. Beraz, zalantzan jartzen ari naiz bigarren bide hau eraginkorra den. Eraginkorra? Zahartzeko modu egokia bermatu nahian nabil agian? Zer da iraungo duena? ohiturak? uste sendoak? estimuak? maitasunak? Baten batek esango du horrelako gogoeta batek egitekorik ba al duen
web-urratsak
blog honetan. Bada... kontu hauek gogoan nituela, bloga egitearena elegantziaz zahartzeko ahalegin horietako bat dela konturatu naiz gaur.
(jarraipena)
No hay comentarios:
Publicar un comentario
Entrada más reciente
Entrada antigua
Inicio
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
Tweets sobre "#21oETB"
zertarako blog hau?
Blog hau eskolako IKT jardueran laguntza izateko sortu zen eta horrela izan zen lehenengo hilabetetan. Piskanaka, ordea, beste norabide bat hartzen joan zen eta gero eta toki gehiago hartu zuten bestelako gaiek. Orain, beste era antolaketa bat dagokio.
gaiak
gogoeta
(58)
IKT-baliabideak
(19)
IKTri buruz
(17)
heziketa
(12)
euskara
(10)
bizikleta
(1)
artxiboa
►
2011
(13)
►
04
(1)
►
03
(6)
►
02
(4)
►
01
(2)
►
2010
(47)
►
12
(5)
►
11
(4)
►
10
(4)
►
09
(4)
►
08
(4)
►
07
(1)
►
06
(5)
►
05
(3)
►
04
(3)
►
03
(6)
►
02
(2)
►
01
(6)
▼
2009
(53)
►
12
(6)
►
11
(4)
►
10
(8)
►
09
(6)
►
08
(9)
▼
07
(6)
Elegantziaz zahartu
Euskaraz lan ta lan
Ezin izan arin
Gogo-jardunak
Udan oporrak?
Beste sare sozial bat sortu da
►
06
(6)
►
05
(2)
►
04
(5)
►
03
(1)
beste webguneak
armiarma: euskal literaturaz
euskal kulturaren aurkibidea
euskal hiztegiak
euskararen donostia
loturak ikasleekin aritzeko
jolas askoren bilduma txikientzat
hitzapasa
hitz jokoak on-line
euskara ikasteko
"Donostiaz badakit" tribial jolasa
jolas didaktikoak blog honetan
webquest euskaraz
kirola euskaraz
baliabide batzuk
mapak tagzanian
software librea windowserako
euskalbar
agiri-ereduak
software librea euskaraz
firefox euskaraz
euskarazko software katalogoa
UEUko software katalogoa
No hay comentarios:
Publicar un comentario