Ordenagailu eramangarriak gordetzeko eta kargatzeko armairu berezi batzuk instalatu dizkigute 5. mailako hiru geletan. Armairuek gurpilak dituzte, baina hornitzaileek egokiago ikusi dute paretan josita uztea, seguruago omen da. Ordenagailu guztiak batera ez kargatzeko, lau fasetan egingo da eta hori diferentzial baten bidez egingo da. Aparatuak ondo funtziona dezan entxufatuta egon behar du beti, eta hara hemen lehenengo arazoa: eramangarriak gehiegi ez berotzeko bentiladore pare bat daude, tenperatura gora egitean sekulako zarata ateratzen dutenak. Hori bakarrik falta zen eskola garaian! Entxufea ateratzeko beste erremediorik ez dugu izango klase eman nahi badugu.
Armairuak iristearekin bat, bilera batera deitu digute Eskola 2.0-ko arduradunek. Hitz eder asko, baina oso susmo txarra: ez dute interneteko konexioaren banda zabaltzeko konpromezurik hartu. Hori disgustua! Gure eskolan, 69 ordenagailu eramangarri izango dugu web 2.0-n aritzeko, interneten, alegia. Horretaz gain, goiko eraikinean, 42 ordenagailu mugiezin ditugu, horiek ere interneten erabiltzeko, jakina. Zenbait unetan, 111 ordenagailu batera izango ditugu konektatuta sarean, sarean? barregurea ematen du. Mega bat besterik ez dauka kontratatuta Hezkuntza Departamentuak guretzako, eta ni neurtzen hasi naizenetik ez du inoiz 400 kbp-tik pasa.
Konexio egoki bat jartzen ez badigute, lasai-lasai egongo dira eramangarri polit horiek armairutxo ederrean sartuta; noizean behin zertxobait freskatzeko atera eta kitto!
2009/12/17
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario