2009/11/14

Euskara: nola aurre egin erasoei


Hautsak harrotu ditu Isabel Zelaak eskolaz eta euskaraz esandakoak. Kopeta behar da horrelakoak gorritu gabe esateko, jakinda -seguru dakien bezala- zein den euskararen eta gazteleraren egoera erreala eta jakinda ere bi hizkuntzak parekatzeko modu bakarra diglosian gutxitua dena bereziki sustatzea eta mimatzea dela. Badaki hori guztia sailburuak, baina nik esango nuke euskara bere aurrean desagertzen ikusiko balu ere, ez lukela izango inongo bihotzeko minik.

Zuzeun gai honi buruz Galder Gonzalezek idatzitako artikuluaren iruzkinetan Zelaaren garaia ere pasatuko zela eta pasatzen denean, betiko maixu-maistra serio profesional eta euskaldunen esku geratuko zela gure neska-mutilen heziketa esan nuen.Baina ez da guztiz egia. Ez da egia irakasleen eskuetan dagoela dena, eta ez da egia ere irakasle guztiak euskaldunak direla edo izan nahi dutela. Denok dakigu, gainera, oso zaila dela administrazioaren laguntzarik gabe aurrera egitea euskararen sustatze lanean. Bestalde, ez gara denboran oso urrutira joan behar, “piska bat es mucho” nahikoa zela gogoratzeko. Eta orain gaztelania euskararen mailara iristeko ahalegina egin behar omen dugu.

Ez dakit zenbat ahal izango dugun, baina nik lehenagotik erabaki nuena egiten jarraituko dut eta horretan pelma izateak ez dit lotsarik emango: esparru guztietan euskaraz hitz egiten tematuko naiz. Egingo al dugu?

2 comentarios:

  1. Ni horretan jarduten naiz, eta batzuetan lortu egiten dut, gainera, toki guztietan euskaraz erantzungo didan norbait, baina hori batzuetan izaten da... ez beti, zoritxarrez.

    ResponderEliminar