Iraila hasieran, galdera honekin bukatu nuen "post" hura: "Ordenagailuak... etortzen direnerako, izango ditugu eskolan entxufeak, indar elektrikoa egokia, eramangarriak gordetzeko eta mugitzeko altzairuak, internet-konexio egokia, wifia, eskolako intranetarako laguntza, zaindu eta mantentze lanak egingo dituen profesionala edo barruko irakasle batek behar dituen orduak, lan egiteko baliabide didaktikoak eta irakasleok beharko dugun formakuntza?
Formakuntza proposamena iritsi zaigu: 5. mailako irakasleek (tutoreak, ingeleseko espezialista, PT-a eta IKT koordinatzailea) astean bi ordutan klaseak utzi eta berritzegunetan ikastaroa egitea da eskaintzen zaiguna. Astean bi ordutan beste irakasleren batek eman beharko du tutore horri dagokion arloa, eta hiru lerrotako eskola batean (6 irakasle bina ordu), 12 klase ordu eskolako beste irakasleen esku geratuko dira. 12 ordu jornada lektibo erdia da, beraz Departamentuak gauzak ondo egin izan balitu irakasle erdia jarri beharko zuen eskola handitan eta herena txikietan, ordu horiek txukun ordezkatzeko, EAEn guztira 150 irakasle gutxi gorabehera. Baina ez dute inor bidaliko. Beraz:
* formakuntzaren kostua eskolarentzat:
- ikasleentzat, irakasle dantza ikasturte osoan
- irakaslentzat, lan pertsonalerako ordu erabilgarriak zuloak betetzeko xahutzea ahal den moduz
- zuzendaritza taldeenzat, puzzlea ezin osatu ibiltzea ikasturte hasieratik bukaera arte
Horrela edonork egiten du "Eskola 2.0" plan bat.
No hay comentarios:
Publicar un comentario