Berriz lanean hasi naizenez, pentsatzeko denbora gutxi daukat orain. Aitortu behar dut gauza serioak mantso egiten ditudala eta gogoeta egiten dudanean ere, ondorioak ateratzea kostatzen zaidala. Eta horregatik, eta denbora gutxiago dudalako, hausnarketa batzuk hasita ditut baina ezin burutu.
Hasita eta bidean ditudan gogoeta horiek hitz dotore moderno horietako batekin izendatu nahi izanez gero, nire hausnarketa-ildoak direla esan nezake.
Esate baterako, ordu batzuk eman ditut era guztietako beldurrek murrizten dizkiguten aukeren inguruan, oraindik gaiaren txostenean ia ezer aurreratu gabe. Eta baita ere laguntza eskale eta ez-eskale direnen arteko diferentziak eta diferentziaren arrazoiei buruz.
Buruan bueltaka darabilkidan beste arlo bat eguneroko erasoen pertzepzioarena da. Zer dela eta jokabide erasokorrak dituzten asko ez dira konturatzen egiten dutenaz eta erasoa pairatzen dutenak, berriz, -dagokien bakea eskatzen dutenean- hain gaizki ikusita daude? Adibidez, zergatik zarata ateratzen duten bizilagun zalapartatsuek, tokirik bakeosoenean mugikorratik garrasika hitz egiten dutenek, okindegiaren errenkadan bere poltsa hankartean sartzen dizutenek, autobusean eserita zaudela ukondoa belarritik pasatzen dizutenek hain gaizki begiratzen zaituzte zure espazioa erreklamatzen duzunean? Esan dezaket hausnarketa-ildo hau historikoa dela nigan.
Ume nintzela, aitak esaten zidan auzoko euli guztiak ezagutzen nituela hain zen handia zeruari (gertuko zeruari, sapaiari, alegia) begira egoteko neukan joera. Ez zekien hark horrelako burutazio interesgarrien atarian nengoela orduan. Harro egongo zen nitaz horixe jakingo balu.
Ez esan inori, baina konfesatuko dizuet zein den azken egunetan gogoetaren denbora gehien hartu didan hausnarketa-ildoa: zergatik emakume askok, batez ere gaineko eta azpiko solairuan bizi direnek, erakargarriago sentitzen diren takoiak jantzita.
2009/09/28
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
JEJEJEJEJEJE!!!
ResponderEliminarEspero det honako bideo honek takoiak eramatearen inguruko zalantzak argitzea.
http://www.youtube.com/watch?v=2SRfYpvmnkY
Egunero entrenatu beharra baitago!!!
ZIRKUN ERECTUS
Horixe bera entseatzen aritu naiz gaur. Espero dut lehenbailehen izatea zuri erakusteko aukera!
ResponderEliminar