2009/08/25
Zahartzarotik jaiotzara
Azkeneko sarreran irakurritako erantzun batek pentsa arazi dit oporretakodenborapasa gaia ez ote den astunegia bihurtzen ari. Zahartzaroa astuna da, bai horixe, urteek pisurik ez dutela esaten diguten arren. Askoz arinago da, ordea, Frantziako atzoko prentsan argitaratu zen gaia: jaioberriena, hain zuzen.
Egunkari frantziarrek aho batez aldarrikatu zuten une honetan bertan duten jaiotza-tasa Europako handiena dela:
"Avec un taux record de près de 2,07 enfants par femme, la France assure maintenant le renouvellement de ses générations, comme jamais depuis trente ans". "Les Français (…) prouvent ainsi leur capacité à se projeter positivement dans l’avenir, malgré un contexte de crise"
Agintarien adierazpen triunfalistak alde batera utzita, hausnarketara ekartzen du gai honek. Batez ere mugaren alde honetan gertatzen denarekin konparatzen badugu. Uda hasieran Ane Bustinduik EHU Euskal Herriko Unibertsitatearen Udako Ikastaroetan esandakoaren harian «Ez gaude nahikoa jende kotizazioari eusteko»
Atzokoan ez nuen hori aipatu, baina zaila izan behar du elegante zahartzea xoxik gabe poltsikoan. Nork dio Baionan ez ote naizen erroldatuko jubilatu baino lehen?
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario